XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAZTEA: Ez ukitu dirua!

JOHN: Utzi bakean! (Atea askatuta, berez itxi da, JOHN eta GAZTEA iluntasunean utziz)

GAZTEA: (Oraindik ere besotik helduz) Dirua ez ukitzeko!

JOHN: Jota zaude!

GAZTEA: Ihes egin nahi zenuen dirua hartuta.

JOHN: Kontuz mihi laban horrekin.

GAZTEA: (JOHN askatuz) Erregelak bete behar dituzu.

JOHN: (Poxpolu bat piztuz) Ekarri kandela. (GAZTEAk kandela eman dio. JOHNek kandela piztu eta mahaira eraman du. Ageri denez, diruaren kartazala mahai gainean dago)

GAZTEA: Barkatu.

JOHN: Ez itsutu hurrengoan. Ez zaizu komeni itsutsea, apustua jokatzen ari zarela.

GAZTEA: Gorrotoa diot iruzurrari.

JOHN: Gaztea zara ezer gorrotzatzeko. Oraindik ez duzu ikasi, baina bizitza bera da iruzurra.

(Berriz ere, kandela amatatu da)

Tabernara noa beste baten bila.

(JOHNek poxpolua piztu eta atetik irten da.)

(Argiak amatatu dira eta, irrintzia aditzen da, errodeoko zaldiak egina, edota basazaldiak, agian, urrutira)